Gizartea -
Markina
Abiadura bizian eta kontrako noranzkoan gidatzeagatik atxilotu dute
39 urteko gizonezkoa da atxilo hartutakoa. Gelditzeko eskatu dioten patruilak harrapatzen saiatu da.
Erredakzioa
39 urteko gizonezko bat atxilotu dute bart Markinan (Bizkaia), Bide Segurtasunaren kontrako delitua egotzita. Atxilo hartutakoa abiadura bizian, kontrako noranzkoan eta bide-seinaleak errespetatu gabe ibili da inguruko hainbat errepidetan, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
01:40 aldera, BI-4404 eta BI-2636 bideek bat egiten duten lekuan, geldituta zegoen ibilgailu bat ikusi du Ertzaintzaren patruila batek. Susmoa hartu eta matrikula datuak begiratzeari ekin diote agenteek.
Une horretan, ibilgailuak azeleratu eta Ondarroako bidea hartu du abiada bizian, errepidean zeuden abiadura mugak gaindituta. Are, bihurguneetan, kontrako erreian ere ipini da ibilgailua, "kontrako noranzkoan zebiltzan ibilgailuak arrisku bizian ipinita".
Informazio gehiago, laster