Gizartea -

2013ko txostena

Jarrera arrazistak eta nagusikeria kasuak areagotu egin dira

Hiritar guztiei osasun zerbitzuetarako sarbidea bermatzeko eskatu du SOS Arrazakeria erakundeak.

Arrazakeria kasuak igo egin dira. Argazkia: EiTB
Arrazakeria kasuak igo egin dira. Argazkia: EiTB
Arrazakeria kasuak igo egin dira. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arrazismo sozialak eta nagusikeriak gora egin du Espainian, SOS Arrazakeria elkarteak salatu duenez, eta hiritar guztiei osasun zerbitzuetarako sarbidea bermatzeko eskatu du.

Arrazismoari buruzko txostenak 2012ko datuak biltzen ditu, eta, bertan irakur daitekeenez, geroz eta jende gehiagok baztertzen dute immigrazioaren fenomenoa. Joera horrekin larrituta eta diskriminazio egoerak handitzen ari direla ikusita, Berdintasun Legea betetzea aldarrikatu du SOS Arrazakeria elkarteak.

Osasungintzari dagokionez, paperik gabeko etorkinek osasun zerbitzuak jasotzeko eskubideak galdu dituztela salatu du SOS Arrazakeria elkarteak. Horrela, osasun arreta giza eskubide unibertsaltzat hartzeko eskatu die administrazioei eta erakundeei, hiritar guztiek osasun arreta jaso dezaten.

Gorrotoarekin loturiko delituen estatistikak biltzeko eskatu dio Mikel Mazkiaran SOS Arrazakeriako idazkariak Espainiako Gobernuari; izan ere, Espainia da Europar Batasunean diskriminazio jarreretan oinarritutako delitu horien datuak biltzen ez dituen herrialde bakarrenetakoa.

Bestalde, 2012an Lanzaroten patera baten eta Poliziaren itsasontzi baten artean izandako talka ikertzeko, Diputatuen Kongresuan batzordea irekitzeko eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arrazismoa bideoak