Gizartea -

Ezbeharra

Jaioberri bat hil da Alacanteko aireportuko zinta garraiatzaile batean

Antza denez, ekipajea jasotzeko gunera joan dira gurasoak jaioberriaren aulkitxoa jasotzera, eta haurra zinta garraiatzailearen gainean utzi dute une batez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost hilabete inguruko haur bat hil da asteazken gauerdian Elx-Alacanteko aireportuko zinta garraiatzaile batean, aireportuko iturriek jakinarazi dutenez.

Ama eta horren bi haurrek Londres eta Alacant arteko bidea egin zuten, eta hegazkinetik jaitsitakoan ekipajea jasotzeko gunera joan ziren jaioberriaren aulkitxoa jasotzeko.

Antza denez, gurasoek zinta garraiatzailearen gainean utzi zuten une batez, eta "ezbehar bat izan zuen zintaren gainean", aireportuko iturrien arabera.

Aireportuko larrialdi zerbitzuetako langileak jaioberria suspertzen saiatu baziren ere, tokian bertan hil zen.

Poliziak izapideak ireki ditu ezbeharraren nondik norakoak ikertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea