Gizartea -

Zornotza

Gizonezko bat atxilotu dute, bi laguni tiro egiteagatik

Antza, bere baserrian zaratak entzun dituenean, etxean zuen ehizarako eskopeta hartu eta tiroka hasi da. 

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du bi lagunen aurka tiro egin ostean

1:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur  goizaldean  Ertzaintzak 50 urteko gizonezko bat atxilotu du, Zornotzan, bere baserriko lurretara sartu diren bi pertsonei tiro egitea egotzita. Antza, batek izterrean du bala zauria eta besteak buruan.

Segurtasun sailak jakitera eman duenez,  txakurrak zaunkaka hasi dira, eta  gizonezkoak ehizarako eskopeta hartu du eta kanpora atera da. Ukuiluan zaratak entzun omen ditu eta tiroka hasi da. Bi pertsona zebiltzan  inguruan, eta biak zauritu dira, tiroen ondorioz; bat Galdakaoko ospitalera eraman dute, izterrean bala zauriarekin. Bestea, berriz, buruan zauri larria zuela ikusita,  Gurutzetara eraman dute.

Su-arma arduragabe erabiltzea egotzita atxilotu dute 50 urteko baserritarra. Halaber, ikerketa zabaldu du Ertzaintzak, gertatu dena argitzeko.

Atxilotutakoak  Ertzaintzari esan dionez, aurreko egunetan basurdeak ibili dira bere baratzean, eta, oraingoan ere,  hala ibiliko zirela pentsatuta hartu omen du eskopeta.

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, gertakaria argitzeko.  Zauritutako bi lagunak lapurreta egitera sartu direla uste dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea