Gizartea -

Gertaera

2 urteko haurra hil da Madrilen fruta zati batekin itota

Haurtzaindegian zegoen haurra eta zaintzaileek Arganda del Reyko erietxera eraman duten arren, ezin izan dute ezer egin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi urteko haur bat hil da Arganda del Reyko (Madril) haurtzaindegi batean fruta zati batekin itota. Zaintzaileek haurra erietxera eraman duten arren, ezin izan dute ezer egin.

Eguerdiko hamabiak eta erdian izan da gertaera Gloria Fuertes haurtzaindegi publikoan. Antza, haurra fruta zati batekin ito da. Zaintzaleek 112ra deitu dute. UVI mugikorra bertara zioanean, ordea, berriz ere deitu dute eskolaren ondoan dagoen erietxera haurra beraiek zeramatela esanaz. Ezin izan dute haurra salbatu.

Madrilgo Hezkuntza Sailak adierazi duenez, haurra abegi hartuta zuen Madrilgo Erkidegoak. Hezkuntza Saila haurraren gurasoekin harremanetan jartzeko saiakeran ari da, gertatukoaren berri emateko.

Gertatutako ikertzeko Gizarte Gaietako arduradun nagusiekin bilera deitu du Hezkuntza Sailak eta txostena eskatu die ikuskatzaileei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea