Gizartea -

San Fermin Txikito jaia

Istiluak San Fermin Txikito jaian

San Fermin Txikito jaia dela eta, Iruñean, alde zaharrean, edariak saltzeko jarrita zegoen barra kendu du Udaltzaingoak eta Polizia Nazionalak, Udalaren baimenik ez omen zutelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburu honetan San Fermin Txikito edo Aldapako San Fermin ospatzen ari dira Iruñean. Baina festez aparte istiluak ere gertatu dira.

Goizaldean Enrique Maya UPNko alkateak Polizia Nazionala eta Udaltzaingoa bidali ditu, edariak saltzeko barra eta karpa bat, Auzogunea deituta, kentzera. Edari guztiak eraman dituzte baimenik ez zutela argudiatuta. Alde Zaharreko bizilagunek salatu dute baimenak eskatu arren ez dizkiela eman nahi izan Iruñeako Udalak.

Lapikokada egin dute Alde Zaharreko bizilagunek

Iruñeko Alde Zaharreko bizilagunek lapikokada egin dute 18:00etan Udaletxe aurreko plazan, Poliziaren jokabidea salatzeko, eta, segidan, kalejira egin dute auzoko kaleetan barrena.

Eguerdian batzarra egin dute bizilagunek eta jaiarekin aurrera jarraitzea erabaki dute.

Bizilagunen iritziz, "lotsagarria da, jai herrikoi eta parte-hartzaile hauek zapuztu eta lehertu nahi dituzte. Jaietako gertakari bakarra goizean gertatu da, izan ere, Poliziak materiala bahitu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea