Gizartea -
Ezbeharra
Korrikalari bat hil da Atxondoko Sorginen Lasterketan
50 urteko gizonezkoa nekeak jota, erori egin da Arrazolako gainean, eta medikuak hura suspertzen saiatu badira ere, tokian bertan hil da.
Erredakzioa
Sorginen lasterketan parte hartzen ari zen 50 urteko korrikalari bat hil da larunbat honetan Atxondon, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Antza denez, nekeak jota erori egin da gizonezkoa Arrazolako gainean.
Antolakuntzako anbulantzia eta Osakidetzako helikopteroa artatzera joan dira, eta medikuak gizonezkoa suspertzen saiatu badira ere, tokian bertan hil da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea