Gizartea -

Erasoa Durangon

Udalak elkarretaratzea deitu du gaurko, sexu erasoa salatzeko

Plataforma Feministak eta Udalak gaurko eta ostegunerako antolaturiko gaitzespen-ekitaldeitan parte hartzeko deia egin diete herritarrei. Elkarretaratzea 20:00etan izango da, herriko plazan.

Lapikokada zaratatsua egin dute Durangon. Argazkia: EiTB
Lapikokada zaratatsua egin dute Durangon. Argazkia: EiTB
Lapikokada zaratatsua egin dute Durangon. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Durangoko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak aho batez gaitzetsi zuen larunbatean herrian izandako sexu erasoa eta gertatutakoa gogor salatu zuen. Halaber, herritarrei dei egin die Udalerriko Plataforma Feministak eta Udalak antolaturiko gaitzespen-ekitaldietan parte hartzeko: gaur eta ostegunean elkarretaratzeak egingo dituzte, arratsaldeko 20:00etan, Udaletxeko plazan.

Ertzaintzak 27 urteko gizon bat atxilotu zuen larunbat goizean Durangon, emakume bat bortxatu zuelakoan. Eguna komisarian pasatu ondoren, iluntzean, atxilotutako gaztea kartzelaratzeko agindua eman zuen epaileak. Basauriko espetxera eraman zuten.

Segurtasun Sailak jakinarazi zuenez, larunbatean, goizeko 7:30ean jaso zuen Ertzaintzak Durangoko Udaltzaingoaren abisua, Komentukaleko liburutegiaren inguruan emakume baten aurka sexu erasoa gertatzen ari zela ohartaraziz.

Ertzaintza gertakarien lekura joan zen eta emakumea eta ustezko erasotzailea aurkitu zituen. Tokian bertan atxilotu zuten 27 urteko gizonezkoa.

Lapikokada zaratatsua

Bilgune Feministak deituta lapikokada zaratatsua egin zuten igande eguerdian Durangon, sexu erasoa salatzeko. Sare sozialen bidez eta ahoz aho zabaldu zuten protesta deialdiaren mezua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea