Gizartea -
Operazioa
Lau atxilotu, Eibarko gaztearen heriotzarekin zerikusia dutelakoan
Atzo, Ertzaintzak adierazi zuen Eibarren hilik aurkitu zuten gorpuaren auzian homizidioaren hipotesiarekin lan egiten ari dela.
Erredakzioa
Ertzaintzak lau gizonezko atxilotu ditu, Eibarren hilik aurkitu zuten gaztearen auzian zerikusia dutelakoan, gaur Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Atzo, Ertzaintzak adierazi zuen Eibarren hilik aurkitu zuten gaztearen auzian homizidioaren hipotesiarekin lan egiten ari dela.
Gaztearen gorpua igandean topatu zuten, basoan. Dirudienez, gorpuak indarkeria zantzuak zituen. Gazteak 28 urte zituen eta desagertu zela salatu zuten irailaren 22an.
Perretxikotara joan zen gizon batek aurkitu zuen gorpua, igandean, 11:00ak aldera, Apalategin.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea