Gizartea -

Kanpaina berria

Inmigrazioari buruzko iritzi faltsuei aurre egingo die Jaurlaritzak

Juan Maria Aburtok nabarmendu du, euskaldunen %21,3 paperik gabeko etorkinak kanporatzearen alde dagoela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak iragarri du, Eusko Jaurlaritzak etorkinen inguruko iritzi eta "zurrumurru" faltsuei aurre egiteko kanpaina abiatuko duela. Gainera, kanpaina horrek, etorkinek euskal gizartean egindako ekarpena aintzat hartuko duela azpimarratu du.

Aburtok agerraldia egin du gaur Legebiltzarrean, Inmigrazioaren Euskal Behatokiak ekainean emandako 2012ko datuen balorazioa egiteko. Iazko datuek erakusten dutenez, euskaldunen %21,3 paperik gabeko etorkinak kanporatzearen alde dago.

2011ko datuekin alderatuz, igoera nabarmena izan da. Izan ere, duela bi urte %8,8k babesten zuen legez kanpoko etorkinen kanporatzea.

"Datu hau ez da normala, eta horrek gure arreta eskatzen du. Egoera honi buelta ematen saiatu behar gara", baieztatu du Aburtok. Halere, euskaldunek inmigrazioa ez dutela arazotzat jotzen nabarmendu du.

Bestalde, 2013ko datuen ikerketa egin beharko dela esan du, krisiak portzentajeetan zerikusirik izan duen jakiteko.

Bukatzeko, "errealitatearekin zerikusirik ez duten, eta hortaz, min asko egin dezaketen zurrumurruei aurre egiten ahaleginduko direla adierazi du Aburtok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea