Gizartea -
Delitu ekologikoa
Bermeoko bi arrantzale espetxeratu dituzte Senegalen
Conservas Calvo enpresa galiziarreko 'Almadraba Uno' atunontziak hondoa jo zuen babestutako gune batean abuztuaren 2an, eta geroztik bi arrantzaleak kartzelan daude.
Erredakzioa
Bermeoko (Bizkaia) bi arrantzale Dakarren (Senegal) espetxeratu dituzte delitu ekologiko bat egitea leporatuta, gidatzen zuten atunontziak (Galiziako enpresa batekoa) babestutako gune batean hondoa jo ostean.
Eusko Jaurlaritzatik jakinarazi dutenez, bi arrantzale bermeotarrak Almadraba Uno atunontziko kapitaina eta patroia dira. Itsasontzia Conservas Calvo Galiziako enpresakoa da.
Atunontziak hondoa jo zuen Senegaleko kostako gune babestu batean abuztuaren 2an, eta geroztik bi arrantzaleak kartzelan daude, inkomunikatuta, delitu ekologiko bat egitea egotzita.
Epaiketa atzo, asteazkena, izan zen, eta epaia datorren astean jakinaraztea espero du.
Jaurlaritza harremanetan dago arrantzaleen bi familiekin Bermeon eta Gobernu zentralarekin euskal arrantzaleen itzulera errazteko asmoz.