Gizartea -

Asunta umearen heriotza

Rosario Portoren abokatuak 'lur jota' ikusi du bigarren bisitan

Jose Luis Gutierrez Arangurenen ustez, "ez dauka zentzurik publikatu den ezeren berri ez izateak" eta, helegite batean egin zuen bezala, sumario-sekretua kentzeko eskatu du berriz.

Rosario Porto, epaitegian deklaratu zuenean. Argazkia: Efe.
Rosario Porto, epaitegian deklaratu zuenean. Argazkia: Efe.
Rosario Porto, epaitegian deklaratu zuenean. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Gutierrez Rosario Portoren, Asunta Basterra zenaren amaren, abokatuak bere bezeroa "lur jota" ikusi duela esan du, Teixeiroko (Coruña) kartzelan bigarren aldiz bisitatu eta gero. Espetxe horretan bertan, Alfonso Basterra ere badago, Portoren senar ohia.

Kartzelan bi orduz egon eta gero, legelariak sumarioa sekretupetik kentzea eskatu du berriz, Porto libre uztea eskatzeko jarri zuen helegitean egin zuen bezala. Coruñako Probintzia Auztegiak dauka orain afera horren gaineko hitza.

"Ez dauka zentzurik ez inputatuek ez defentsek publikatu denaren berri ez izateak", esan du hedabideek publikatutakoari buruz irailaren 22an Coruñako baso pista batean hilda agertu zen 12 urteko neskaren amaren defendatzaileak.

Bestalde, bere bezeroa "asteleheneko bisitan bezain depresibo" ez zegoela ere esan du Gutierrez Arangurenek.

Senideen adierazpenak

Halaber, "haren egoera ikusita", Rosario Portok "mediku edota psikologoen laguntza" jaso duela ematen duela ere esan du abokatuak. Gainera, batik bat haren ingurukoak direla esan duten pertsonek egin dituzten adierazpenek "lur jota" utzi dutela baieztatu du defentsako legelariak.

"Ezertaz ezagutzen ez dituen senideak agertzen ari dira", Gutierrez Arangurenek bere burua familiako lehengusinatzat aurkeztuta azken egunotan agertu den emakume bati buruz adierazi duenez: "Ez du sekula santan ikusi".

"Babesgabetasuna"

Horrez gain, "Porto defendatu ezin dela" gaitzetsi du abokatuak, eta egoera hori espetxeratzeko aginduari eta sumario-sekretuari egotzi dizkio. Auzitegiak "noiznahi" konpondu dezake egoera hori, Gutierrez Arangurenek gehitu duenaren arabera.

Orain, bezeroaren defentsa prestatzeko, datu eta lekukotasun gehiago biltzeko eta lan ildo berriak urratzeko ordua duela esanez amaitu du Asunta Basterraren amaren defendatzaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea