Gizartea -

Pobrezia

Kalean bizi zen 30 urteko gizon bat hil da Barakaldon

Bestebi plataformak Bizkaian hil den azken etxegabea oroitu du gaur. Gizonezkoaren gorpua Barakaldon aurkitu zuten irailaren 27an.

Kalean bizi direnen egoera salatzeko protesta egin dute Bilbon

00:47

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Caritas, Munduko Medikuak eta beste hainbat elkartek osatzen duten Bestebi plataformak Bizkaian hil den azken etxegabea oroitu du gaur. Irailaren 27an aurkitu zuten 30 urteko gizonezkoaren gorpua, Barakaldoko kale batean.

Bilbon izan den ekitaldian, Bestebik komunikatu bat zabaldu du horrelako kasuen ugaritzeaz ohartarazteko, eta egoera horretan bizi direnek gaixotasun fisikoak, buruko gaitzak eta harreman pertsonal urriak izatea ere ohikoa izaten dela gaineratu du.

Bizkaiko erakunde guztiei dei egin die Bestebik, baztertze egoeran bizi diren pertsona horien alde lan egin dezaten, "are gehiago krisi ekonomiko garaian". Arazo horrekin amaitzeko biderik egokiena baztertze sozialari aurrea hartzea, eta kalean bizi diren pertsonei gizarteratzeko errekurtsoak eskaintzea dela azpimarratu du plataforma bizkaitarrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea