Gizartea -
Trafiko
Trafikok programatutako kontrolak hasiko ditu gaur
Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendaritzak heriotza tasa murrizteko eta bide-segurtasuna hobetzeko kontrol kanpainak jarriko ditu martxan.
Erredakzioa
Trafiko zuzendaritzak programatutako kontrolak hasiko ditu gaur, astelehena. Errepidean istripuak murriztea eta bide-segurtasuna hobetzea dira kontrol horien helburu nagusiak.
Ertzaintzak eta Udaltzaingoak datozen hilabeteetan egingo dituzten kontroletan, ondorengo hauek zainduko dituzte, besteak beste: gehiegizko abiadura, sakelako telefonoaren erabilera, segurtasun uhalaren erabilera, eskolarako garraioa eta alkoholaren zein beste droga batzuen eraginpean gidatzea.
Garbiñe Saez Molinuevo Eusko JaurlaritzakoTrafiko zuzendariak azaldu duenez hainbat faktorek eragiten dituzte istripu gehienak, hori dela eta, heriotza tasa murrizteko eta bide-segurtasuna hobetzeko urtean zehar kontrolerako hainbat kanpaina jarriko dira martxan.
Besteak beste, bihar hasi eta urriaren 13ra arte, merkantziak eta bidaiariak garraiatzeko ibilgailuen takografoen kontrola egingo dute.