Gizartea -

2010eko istripua

Zubi Esekian hil zen gaztearen auzia artxibatu dute

Barakaldoko epaitegiaren arabera, "gertaerak ez du ondorio penalik eta ez da delitua". Mikel Uriarte gaztearen gurasoak  helegitea aurkeztekotan dira.

Mikel Uriarte gaztea 2010ean hil zen, Zubi Esekian izandako istripuan.
Bizkaia Zubi Esekia.
Zubi esekia kudeatzen duen enpresak ez du ardurarik Mikelen heriotzan

1:10

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Uriarte 2010ean Bizkaia Zubi Esekian istripua izan zuen eta hil zen gaztearen auzia artxibatu du Barakaldoko Lehen Instrukzio Epaitegiak.

Gaurko data duen autoan epaitegiak agertu duenez, "gertaerak ez du ondorio penalik eta ez da delitua; beraz, ezin zaio zigor arloko inputaziorik ezarri Zubi Esekiari".

Mikel Uriarte 2010eko irailaren 8an hil zen, Portugalete eta Getxo lotzen dituen zubian, gidatzen zuen autoa transbordadoretik laban egin eta ibaira jausi zen.

Gaztearen gurasoek zubiaren kudeatzaileei egotzi zieten heriotzaren ardura eta transbordadoreko plataforma egoera txarrean zegoela argudiatu zuten. Gurasoak harrituta agertu dira epaileak hartutako erabakiarekin eta errekurtsoa jarri edo ez aztertuko dutela adierazi dute.

Autoak jasotzen duenez, plataformaren zoruak, seinalizazio ezak eta Zubi Esekian jarrita zeuden motoreek ez zuten eraginik izan istripuan. Epaileak ez du kontuan izan ibilgailuaren abiadura, hildakoari leporatu dakiokeelako, eta ebazpenak Zubi Esekiaren parte hartzea aztertu du.

Zubiaren barandak ibilgailuaren erorketa eragotzi zezakeen ere jaso du autoak: "Ainguraketa bat jarrita egon balitz, agian, ibilgailua uretara erortzea ekidin zitekeen", jaso du. Hala ere, "ezbeharra intzidentzia txikiek eragin" zutela azpimarratu du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea