Gizartea -
Delitu ekologikoa
Igandean askatuko dituzte Senegalen atxilotutako 2 arrantzaleak
Delitu ekologikoa egotzi diete bi Bermeoko bi arrantzaleei, eta hilabeteko espetxe-zigorra ezarri diete. Igandean beteko dute hilabate hori. Halaber, 7.000 euroko isuna ordaindu beharko dute.
Erredakzioa
Dakarreko epaitegi batek sei hilabeteko espetxe-zigorra ezarri die Bermeoko bi arrantzeleei, nahiz eta hilabeteko epai irmoa bete beharko duten. Bermeoko bi arrantzaleez gain, Ghanako hirugarren bat ere epaitu dute. Hirurei delitu ekologiko bat egitea leporatu diete, gidatzen zuten atunontziak (Tunidos S.A. enpresakoa) babestutako gune batean hondoa jo ostean.
"Espetxeratuak irailaren 13an atxilotu zituztenez, datorren urriaren 13an utziko dituzte aske", adierazi dio Baboucar Cissé arrantzaleen abokatuak Efe agentziari.
Abokatua gustura agertu da epaiarekin, Fiskaltzak hiru urteko espetxe-zigorra eta isun handiagoak eskatu baitzituen akusatuentzat. Epaiaren arabera, Tunidos S.A. enpresak 2.000 milioi franko CFA (3 milioi euro) ordaindu beharko dizkio Senegaleko Itsas Gaietarako Agentziari eta 100 milioi franko CFA (150.000 euro inguru) Senegaleko Estatuari. Arrantzale bakoiotzak 5 milioi franko CFA (7.000 euro) isuna ordaindu beharko du.
Delitu ekologikoak egotzi dizkiete, besteak beste, akusatuei.
Bermeoko bi arrantzaleak "Almadraba Uno" ontziko kapitaina eta patroia dira. Tunidos enpresarena da ontzia eta hondoa jo zuen Senegaleko kostako gune babestu batean abuztuaren 2an.