Gizartea -
Trapagaran
Emazte ohiari erredurak egitea egotzita atxilotutako gizona, kartzelan
Ostiral arratsaldean deklaratu du epaile aurrean. Emakumeak ospitalean jarraitzen du.
Erredakzioa
Trapagaranen (Bizkaia) emazte ohiari erregaiarekin erredurak egitea leporatuta atxilotutako gizona kartzelara igorri dute, epaile aurrean deklaratu ondoren.
Asteazkenean izan zen erasoa, eta egun horretan bertan atxilotu zuten 45 urteko gizona. Ostiral honetan deitu du epaileak deklaratzera, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
42 urteko emazte ohiak hainbat erredurak ditu gorputzaren % 10ean (eskuetan, besoetan, sorbaldan, toraxean eta lepoan), eta Gurutzetako ospitalean jarraitzen du. Halaber, sudurra apurtuta eta lekuz mugituta dauka.
Atzo kaleratutako parte medikoaren arabera, bere kordean eta azal-mentu baten zain dago biktima.