Gizartea -
Gertaera
Urretxuko lantegi zahar batean tiro egiteagatik atxilotu dute
45 urteko gizonezkoak aurrekariak ditu eta aurten beste bi aldiz atxilotu dute gauza bera egiteagatik.
Erredakzioa
Ertzaintzako agenteek 45 urteko gizonezkoa atxilotu zuten ostiralean Urretxun, herriko lantegi zahar batean tiro egiteagatik, Segurtasun Sailak aditzera emandakoaren arabera.
Iragan ostiralean, 17:00ak jotzear zirela, herritar batek Ertzaintzari deitu zion gizonezko bat Urretxuko lantegi zahar batean tiroka ari zela esateko.
Zumarragako Ertzain-etxeko agenteak bertara joan ziren eta dei egin zien herritarrarekin bildu ziren. Ondoren susmagarria ikusi zuten lantegiko terraza batean, esku bakoitzean arma bat zuela.
Armak lurrean uzteko eta berokia kentzeko eskatu zioten Ertzainek. Berokia kendu zuenean, 17 zentimetroko ahiztoa antzeman zioten. Gizonezkoa beste agente batzuen laguntzarekin atxilotu zuten.
45 urteko gizonezkoak aurrekariak ditu eta aurten beste bi aldiz atxilotu dute gauza bera egiteagatik. Ertzaintzak Bergarako Epaitegiaren esku utzi zuen, eta, ondoren, aske utzi zuten.