Gizartea -
Urdangarin auzia
Safariak, liburuak eta elikagaiak Aizoonen bitartez ordaindu zituzten
Iñaki Urdangarinek eta Cristina infantak liburuak, moda aldizkariak, erregaia, bidaiak eta luxuzko elikagaiak ordaindu zituzten Aizoon sozietatearen bitartez.
Erredakzioa
Iñaki Urdangarinek eta Cristina infantak liburuak, moda aldizkariak, erregaia, bidaiak eta luxuzko elikagaiak ordaindu zituzten Aizoon sozietatearen bitartez, El Pais egunkariak Ogasun Agentziaren txosten bat aipatuz argitaratu duenez.
Besteak beste, Afrikara egindako bidaia bat (safari bat barne) eta Erromako hotel batean hiru gau ordaindu zituzten Aizoon enpresaren bitartez.
Palmako duke-dukesen sozietate horren bitartez, kirola egiteko jantziak, ardoa, luxuzko elikagaiak eta Harry Potterren bilduma osoa eskuratu zuten. Horrez gain, Urdangarinen ibilgailuko erregaia eta Cristina infantaren ikastaroak ere ordaindu zituzten.