Gizartea -

Operazio ikusgarria

Alakrana bahitu zuen pirata atxilotu dute Belgikan

Abdi Hassani bere bizitzaren inguruko filmea egitea eskaini zioten Belgikatik, eta horrek eskaintza onartu egin zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Belgikako Poliziak Mohamed Abdi Hassan Somaliako pirata ospetsua atxilotu du, operazio ikusgarri batean. Beste askoren artean, Abdi Hassanek Alakrana Bermeoko ontziaren bahiketako burua izan zen.

Abdi Hassani bere bizitzaren inguruko filmea egitea eskaini zioten Belgikatik, eta horrek eskaintza onartu egin zuen.

Belgikara iritsi zenean, berréala atxilotu zuten, Somaliako bahiketa garrantzitsuenen burua izatea egotzita.

Urte hasieran, Abdi Hassanek iragarri zuen pirata izateari utzi ziola. Hala ere, egungo pirateriaren buruzagi “garrantzitsuenen” artean kokatzen du oraindik NATOko txosten batek.

Iturri horien arabera, milioika dólar irabazi ditu azken urteetan, Somaliako uretan egindako hainbat bahiketetan.

Dagoeneko Brujaseko espetxean da, eta epailearen aurrean deklaratu beharko du datozen egunetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea