Gizartea -

Pobrezia

Hamar langiletik lau behartsuak dira, LAB sindikatuaren arabera

Ainhoa Etxaide LABeko idazkari orokorrak azpimarratu duenez, "gero eta pobreagoak gara, baina Estatu espainiarrean, milioidun kopurua % 13 igo da azken urtean".

Ainhoa Etxaide, LAB sindikatuko idazkari orokorra.
Ainhoa Etxaide.
Ainhoa Etxaide, LAB sindikatuko idazkari orokorra.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko eta Nafarroako hamar langile eta langabetik lau behartsuak dira, LAB sindikatuak gaur Donostian aurkeztu duen txosten baten arabera. Gainera, egoera hori "arazo estrukturala" dela kritikatu du sindikatuak.

"Pobretze Politikak Euskal Herrian" du izena Ainhoa Etxaide sindikatuko idazkari orokorrak gaur aurkeztu duen txostenak. Donostian eskaini duen prentsaurrekoan, Mikel Saralegi LABen Batzorde Sozio-ekonomikoko kidea izan du alboan.

Datu ofizialak erabiliz egin dute txostena, eta egungo lan merkatua, soldaten murrizketa, langabezia, langabezia-prestazioak eta horrek dituen eraginak aztertzen ditu, langile aktibo zein langabeen artean.

Dokumentuak azaltzen duenez, 2008tik gaur egunera arte, 203.000 lanpostu "suntsitu" dira, % 175 jaitsi baitira bost urte horietan.

Galdu diren lanpostu guztietatik, 214.000 lanaldi osokoak ziren, eta horrek "lanaren kalitatearen galera" ekarri du, Saralegiren aburuz.

"Langabeziaren gorakada kroniko bihurtu da, eta 63.000 pertsonak bi urte edo gehiago daramatzate lanik aurkitu gabe", adierazi du Saralegik. Gainera, "babesgabetasunaren handiagotzea" azpimarratu du, azken bi urteetan langabeziako prestazioak % 15 murriztu baitira.

Halaber, sindikatuaren txostenak erosteko ahalmenaren galeran dauden aldeak aipatzen ditu: "Euskadin batez besteko soldata % 3,2 murriztu den bitartean, soldatarik baxuenak % 10,2 jaitsi dira".

"Ez da aberastasun arazo bat, aberastasunaren banaketa da arazoa. Gero eta pobreagoak gara, baina Estatu espainiarrean % 13 igo da milioidun kopurua azken urtean", adierazi du Etxaidek.

LAB sindikatuko idazkari orokorrak Gobernu zentrala gaitzetsi du, "bankuei ordaintzeko aurrekontua langabeziari zuzendutako laguntzak baino handiagoa" delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea