Gizartea -

Errumaniarren kanpalekuak

Astigarragako errumaniarren kanpalekua 2017rako erabat desegingo dute

Urte amaierarako zazpi txabola botako dituzte eta familiak etxe normalizatuetara joango dira bizitzera.

Astigarrako kanpalekuko txabola bat
Astigarrako kanpalekuko txabola bat
Astigarrako kanpalekuko txabola bat

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hernani eta Astigarragan dagoen errumaniarren kanpalekua erabat desegingo dute 2017 urterako. Errumaniarrak gizarterako prozesuaren ondorioz, apurka apurka familiak beste etxebizitza batzuetara joango dira eta txabola guztiak botako dituzte. Halaxe adierazi du Ander Rodriguez Gipuzkoako Gizarte Politikarako diputatuak.

Batzar Orokorretako Gizarte Politako batzordean parte hartu du goizean Ander Rodriguezek eta oposizioak errumaniarren egoeraren inguruan egindako galderei erantzun die. 150 lagun, horien artean 43 haur, bizi dira egun Astigarraga eta Hernaniko kanpalekuan.

Foru diputatuak aurtego urtean zazpi txabola botako dituztela esan du. Lau familia etxe normalizatuetara joango dira bizitzera eta beste hiru "zubi moduan aritzen diren etxebitzitzetara". Formazioa jasoko dute horietan.

Honen guztiaren helburua kanpalekua desegitea eta bertako bizilagunen integrazioa lortzea dela azpimarratu du Rodriguezek. "Ez dugu makineria kanpalekuan sartuko, eta ez gara dena txikitzen hasiko. Ez ditugu pertsona horien etxebizitzak eta bizitzak suntsituko", esan du.

"Orain bi urte erakundeak bertako bizilagunen beharrei erantzuna ematen hasi ziren", gogoratu du Rodriguezek. Denbora horretan kanpalekuko haurrak erroldatzea, osasun txartela izatea eta eskolara bidaltzea lortu dute.

Autoeraikuntza ikastaroa

Foru diputatuak Urumea ondoan dagoen errumaniarren kanpalekuan egindako "autoeraikuntza ikastaroa" ere izan du hizpide. Eraikuntza uholdeak gerta daitezkeen inguruan kokatu zela salatu zuen URA Agentziak. "Zazpi urte daramatzate hor bizitzen", gogoratu du foru diputatuak.

"Gipuzkoan etxebizitza asko daude uholdeak gerta daitezkeen lekuetan eta bizilagunak ez ditugu etxeetatik ateratzen, beraz, kanpalekuan daudenak ere ez ditugu handik aterako erantzunak eman bitartean", gaineratu du. URA agentziarekin akordioak bilatzearen alde agertu da, besteak beste, komun moduloak ezartzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea