Gizartea -
Lekunberriko krimena
Lekunberriko hiltzailearentzat 18 urteko zigorra berretsi du Gorenak
Fernando R.S.-ri 18 urteko zigorra ezarri zioten Lekunberriko diskoteka batetik irtetean Asier Lavandera hiltzea leporatuta.
Erredakzioa
Auzitegi Goreneko Zigor-arloko Salak Sergio Fernando R.S.-rentzat 18 urteko kartzela-zigorra berretsi du, Asier Lavandera donostiarra hiltzea leporatuta, Lekunberriko diskoteka batetik irtetean. Gorenak ez ditu onartu defentsak eta akusazio partikularrak aurkeztutako errekurtsoak.
Nafarroako Probintzia-Auzitegiak 18 urteko espetxe-zigorra ezarri zion Fernando R.S.-ri. Epaileak, gainera, Asier Lavanderaren gurasoei 213.113,72 euroko kalte-ordaina ordaintzera zigortu zuen.
Akusatuak eta biktimaren gurasoek errekurritu zuten epaia. Gorenak ez ditu horiek onartu eta 18 urteko zigorra berretsi du.
Asier Lavandera donostiarra 2010eko urtarrilaren 16an hil zuten Lekunberriko Mao Mao diskotekatik irtetean. Lavanderak bost sastada jaso zituen, horietatik bi bizkarrean. Ezbeharra eztabaida baten ondoren gertatu zen.