Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Bere bikotea hil duela onartu ondoren atxilotu dute, Guadalajaran

Guardia Zibila emakumearen hilotzaren bila ari da hildako animaliak botatzen dituzten bazkategi batean. Zazpi hilabeteko haurdun zegoen.

Guardia Zibilak Jose Miguel B.V.ren etxebizitza mihatu du. Argazkia: EFE
Guardia Zibilak Jose Miguel B.V.ren etxebizitza mihatu du. Argazkia: EFE
Guardia Zibilak Jose Miguel B.V.ren etxebizitza mihatu du. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak gizonezko bat atxilotu du gaur Cifuentesen (Guadalajara), bere bikotea hiltzea eta haren gorpua bazkategi batera botatzea egotzita. Emakumea zazpi hilabeteko haurdun zegoen eta joan den hilabetean desagertu zen. Guardia Zibila hilotzaren bila ari da.

Jose Miguel B.V. da gizonezkoa eta atzo gauean atxilotu zuten. Aitortu duenez, 30 urteko Carolina C.C. bikotekidearekin eztabaida bat izan zuen eta buruan golpatu zuen. Ondoren, hilotza La Riba de Saelices udalerriko bazkategi batera eraman zuen. Bazkategi horretara hildako animaliak botatzen dituzte putreek jateko.

Guardia Zibila hilotzaren bila ari da. Epaileak sekretupeko sumarioa ezarri du.

Atxilotutako gizonezkoa herriko harakina da eta gizarte zerbitzuak izan ziren emakumearen desagerpenaren berri eman zutenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea