Gizartea -

Abisu horia olatuengatik

Fronte hotzak 156 km/h-rainoko haize-ufadak eragin ditu Bizkaian

Amaitutzat eman dute haize zakarragatik ezarritako abisua, baina olatu 4,5-5 metrorainoko olatuak izateko arriskuagatik ezarritakoa asteartera arte luzate dute.

Kostaldean espero dira haize-ufada eta olaturik handienak. Irudia: EiTB
Kostaldean espero dira haize-ufada eta olaturik handienak. Irudia: EiTB
Haizea indartsu dabil euskal kostaldean

0:36

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haizeak 156 km/h-rainoko ufadak ekarri ditu gaur, astelehena, goizaldean Punta Galeara, Getxon, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak jakinarazi duenez.

Halere, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ezarritako abisu horia amaitutzat eman du dagoeneko.

Haizearen bizitasunak gora egin du atzoko azken ordutik hona, batik bat Bizkaiko kostaldean.

Zugaztietan, Trapagaranen eta Matxitxakon, haize-ufadek orduko 130 kilometroko abiadura gainditu dute gauean.

Haizearen indarra Bilbo hirian ere sentitu da, 93,5 km/h-rainoko ufadak neurtu baitituzte Deustu auzoan.

Bost metrorainoko olatuak

Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du itsasaldean, olatuek altuera handia izan lezakete eta, egun osoan. Olatuaren tamainak gora egingo du, pixkanaka, eguneko lehenengo partean 3,5 eta 4,5-5 metroko altuera izateko, eta 5 metrokoak bigarren partean. Abisua bihar arte, asteartea, luzatzea erabaki dute.

Hondoko itsasoak gero eta olatu handiagoak altxatuko ditu; hiru metro ingurukoak goizaldean eta bost metro ingurukoak eguerditik aurrera.

Suteak ere Bizkaian

Suteak izan dira bart Areatzan eta Zeanurin (Bizkaia), mendialdean, eta Andoaingo (Gipuzkoa) haztegi batean. Muskizen ere sutea piztu zen atzo, eta Getxon Artea inguruan piztu dena goizerako itzali dute.

Segurtasun Sailetik jakitera eman dutenez, sute "txikia" piztu da gaur 03:30 aldera Zeanuriko baso batean, eta suhiltzaileek sua itzaltzeko lanetan dihardute oraindik; izan ere, haizeak asko zaildu du lan hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea