Gizartea -

Vila-real

Bikotekidea eta semea hil, eta bere buruaz beste egin du Castellon

Gizon batek bikotekidea eta 10 bat urteko semea hil ditu, eta bere buruaz beste egin du bizi ziren eraikineko zabaltzatik salto eginda, Vila-real udalerrian, Castellon, Polizia Nazionalaren arabera.

Langileak, hildakoen gorpuak garraiatzen. Argazkia: Efe.
Langileak, hildakoen gorpuak garraiatzen. Argazkia: Efe.
Emaztea eta semea hil ditu gizon batek Vila-realen

0:51

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

53 urteko gizonezko batek ustez emaztea (50 urte) eta semea (10 urte) hil ditu, labankadaka, Vila-realen (Castello), eta, bere burua etxeko zabaltzatik behera botata, bere buruaz beste egin du, Espainiako Polizia Nazionalak iragarri duenez.

Osasun langileek hildakoak suizidatu den gizonaren ama eta anaia zirela esan dute hasieran, baina Polizia Nazionalak emazte-semeak zirela esan du gero.

Gertakariak goizeko bederatzietan izan dira bikotearen etxean, Vila-real Castelloko udalerrian, eta oraindik ez dute argitu zerk eragin duen tragedia. Ustezko hiltzaileak lau ohar utzi ditu bere buruaz beste egingo zuela esateko.

Poliziaren arabera, gaur arte inork ez du labankaden ustezko egilearen aurkako salaketarik jarri, eta ez zuen emakumearengandik urruntzeko agindurik.

Ustezko erasotzailearen anaiak deitu dio Polizia Nazionalari: gizona lanera joan ez denez, anaia haren etxera joan da, eta bere burua etxeko zabaltzatik behera nola bota duen ikusi du, Poliziak zabaldu duen informazioak dioenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea