Gizartea -

Istripua

Sei pertsona hil dira Leongo meategi batean, gas ihes batean

Sei pertsona hil dira, antza gasa arnastuta, Pola de Gordon Leongo herrian, Emilio del Valle meategian, metano gasaren ihes bat izan eta gero, Gaztela eta Leongo larrialdi zerbitzuen arabera.

Senideak istripua izan den meategiaren kanpoko aldean bildu dira. Argazkia: EFE
Senideak istripua izan den meategiaren kanpoko aldean bildu dira. Argazkia: EFE
Sei pertsona hil dira Leongo meategi batean, gas ihes batean

1:04

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei pertsona hil dira, dirudienez metano gasa arnastuta, gas isuri baten ondorioz, Leonen, Emilio del Valle meategian, Llombera de Gordon herrian, Pola de Gordon udalerrian, Gaztela eta Leongo larrialdi zerbitzuek iragarri dutenez. Beste bost pertsona Leongo ospitalera eraman dituzte.

Ordu bidak aldera gertatu da istripua, berrehun metro inguruko sakoneran. Antza, metano gasa zuen poltsa bat ireki da, nahiz eta ez den lehertu eta langileak intoxikatu egin dira. Hildakoak Leongo bost behargin eta Asturiaseko bat dira, 35 eta 41 urte artekoak.

Sei meatzarien hilotzak atera dituzte jada meategitik eta Leongo Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dituzte. Gaur eta bihar artean autopsia egingo diete.

Ezberharraren arrazoi zehatzak ezagutzen ez diren arren, enpresak adierazi duenez, istrpua "berehala gertatu den gas isuri" baten ondioz izan da. Arrazoiak argitzeko ikerketa irekitu dutela azpimarratu du zuzendaritzak.

Tentsio uneak

Hainbat orduz, meategi barruan beste hamar langile zeudela uste izan den arren, erreskate zerbitzuek miaketa egin, eta aukera hori baztertu dute. Gainerako 116 langileek beren kabuz atera dira meategitik.

Meategiaren kanpoko aldean berrogeita hamar lagun inguru bildu dira, batez ere lagun eta senitartekoak. Santa Lucia meategiaren sarreran tentsio uneak bizi dira eta psikologoek meatzarien senideak artatu behar izan dituzte.

Guardia Zibila, helikoptero medikalizatu bat, hiru anbulantzia, ZIU mugikor bat, Pola de Gordon herriko medikua eta Babes Zibileko ordezkariak bertaratu dira.

694 metroko sakonera du ikatz meategi horrek, eta Leongo Erdialdeko Mendikatean dago.

Gaztela eta Leongo Juntak hiru dolu egun deitu ditu.

Azken 18 urteetan Espainiako meatzaritzan izandako istripu larriena da hau.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea