Gizartea -

Nafarroa

80 urteko gizon bat hil da Leitzan perretxiko bila zebilela

Leizalarrean aurkitu dute gorpua, errekatxo baten aldamenean. Litekeena da gizona hiruzpalau metroko altueratik erorita hil izana.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

80 urteko gizonezko bat hil da Leitzan (Nafarroa) perretxiko bila zebilela. Guardia Zibilak aurkitu du haren gorpua gaur goizean, familiak gizonaren desagerpena atzo gauean salatu ostean.

Gizonezkoa bilatzeko lanak berriro abiatu dituzte gaur goizean, bart Nafarroako Larrialdi Zerbitzuek bilaketa lanak bertan behera utzi ondoren.

Hildakoa Leitzako gizasemea zen, eta atzo goizean joan zen perretxikotara. Leizalarrea izeneko eremu batean aurkitu dute gorpua, Leitzatik kilometro batzuetara. Hilotza errekatxo baten aldamenean zegoen, eta litekeena da gizona hiruzpalau metroko altueratik erorita hil izana.

Gorpua auzitegi-medikuarenera eraman dute, autopsia egitera, haren heriotza zerk eragin duen argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea