Gizartea -

Sutea Etxebarrin

Mini auto batek sortu du Etxebarriko garaje batean izandako sutea

Etxebarriko Andaluzia kaleko garajean izandako sutearen ondorioz, hamaihiru auto eta motor-bizikleta bat hondatu ditu.

Etxebarrin izan de sutea
Etxebarrin izan de sutea
80 lagun etxetik atera dituzte Etxebarrin sute baten ondorioz

0:50

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mini auto batean sortu den suaren ondorioz gertatu da Etxebarriko garaje bateko sutea, nahiz eta Ertzaintzak oraindik ez dakien sua zerk eragin duen. Gertaeraren ondorioz, garajean zeuden hamalau ibilgailu kaltetu dira.

Ertzaintzak eta suhiltzaileek egindako lehen ikuskapenaren arabera, mini auto batean sortu da sua. Segurtasun sailak adierazi duenez, ez dirudi sua nahita eraginda sortu denik.

Sua Etxebarriko Andaluzia kaleko 9 zenbakian dagoen garaje batean hasi da, antza, auto txiki batean. Sua garajean barrena zabaldu da eta hamahiru auto eta motor-ziklore bat kaltetu ditu.

Gainera, berrogeita hamar bizilagun inguru etxetik atera behar izan dituzte. Goizaldeko bostak aldera itzuli dira guztiak etxera, suhiltzaileek sua itzaltzea lortu dutenean.

Suak ez du eraikinaren egituran kalterik eragin. Hala ere, hainbat etxeetako lehio eta pertsionak hondatu ditu. Era berean, ur zerbitzuan, argindarrean eta komunikazioetan mozketak jasan dituzte bizilagunek.

Etxebarriko Udalak kaltetutakoen esku jarri ditu udal zerbitzuak, jarraitu beharreko pausoen inguruan aholkua eskaintzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea