Gizartea -

Erasoa Barakaldon

Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, bikotekidea jotzea egotzita

42 urteko gizonezkoa epailearen esku utziko dute gaur. Ertzaintza hura atxilotzen ari zenean, hozka egin zion agenteetako bati.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 42 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Barakaldon, bikotekidea jotzea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Halaber, atxilotuak ertzain bati hozka egin zion.

Antza denez, atzo 21:00ak baino minutu batzuk lehenago, Barakaldoko etxebizitza batean eztabaida gogorra gertatzen ari zela ohartarazi zioten Ertzaintzari.

Agente batzuk eztabaidaren tokira joan ziren, eta aurpegian kolpe bat zuen emakume batekin topo egin zuten atarian. Bikotekideak eraso egin ziola adierazi zien emakumeak ertzainei.

Ustezko erasotzailea etxean bertan aurkitu zuten. Genero indarkeria delitua egotzita atxilotuko zutela adierazi ziotenean, bat batean, leihoa ireki eta bere buruaz beste egitearekin mehatxu egin zuen.

Ertzainak gizonezkoaren gainera joan ziren, eta atxilotuak ertzainetako bati hozka egin zion.

Gaur goizean zehar, epailearen esku utziko dute atxilotua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea