Gizartea -

Zirkulazio istripua

Motorzale bat hil da Muxikan zirkulazio istripu batean

Motor gidaria errepidetik atera da Autzagane gainetik gertu, Gernikarako noranzkoan. Ertzaintzak ikerketa abiatu du zer gertatu den argitzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motor gidari bat hil da hil da gaur goizean BI-635 errepidean, Muxikan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Antza denez, 10:50ean gertatu da ezbeharra Autzagane mendate gainetik gertu, Gernikarako noranzkoan.

Motorzalea bidetik atera da, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla medio.

Gidaria tokian bertan hil da, larrialdi zerbitzuetako langileak gizonezkoa suspertzen ahalegindu badira ere.

Ezbeharraren ondorioz, Ertzaintza zirkulazioa txandaka bideratzen aritu da.

Azken orduetan euskal errepideetan hil den hirugarren pertsona da. Atzo, Oion herrian auto batek harrapatu zuen neskatoa gaur goizean hil da Logroñoko ospitale batean. Bestalde, gaur goizean beste motor gidari bat hil da Astigarragan, kamioi baten kontra talka eginda.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak