Gizartea -

Istripuak EAEn

Hiru hildako euskal errepideetan azken 24 ordutan

Bost urteko neskato bat hil zen atzo Oionen, eta bi motorzale gaur, Astigarragan eta Muxikan.

Astigarragako istripuan motorzale bat hil da. EFE.
Istripua Astigarragan
Astigarragako istripuan motorzale bat hil da. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona hil dira euskal errepideetan azken 24 ordutan. Atzo, bost urteko neskato bat zendu zen Oionen, Araban, ibilgailu batek azpian harrapatu ostean. Adingabea Logroñoko San Pedro ospitalera eraman zuten, baina ezin izan zuten haren bizitza salbatu, zauri larriak baitzituen. Ertzaintzak goizaldean eman du heriotzaren berri.

Gipuzkoan, motorzale batek kamioi baten aurka talka egin du Astigarragan 08:40an. Oraindik ez dago argi istripua zerk eragin duen. Motorzalea bertan hil da, osasun zerbitzuek ezin izan baitute ezer egin haren alde.

Beste motorzale bat hil da gaur goizean Bizkaian, Muxikako Autzagane gainaren inguruan errepidetik atera ostean. Anbulantzia bertara joan da, baina, suspertze ariketak egin arren, gizona zendu egin da. Istripuaren zioak argitzeke daude oraindik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea