Gizartea -

Enoturismoa

Arabar Errioxako hamar upategik misio komertziala egingo dute AEBra

Kaliforniako Napa Valley eskualdearen eskaintza enoturistikoak bost milioi pertsona baino gehiago erakartzen ditu urtero. Misioak zonalde horren proiektuak ezagutzeko aukera eskainiko die upategiei.

Upategi bat Labastidan, Arabar Errioxan. EITB.
Upategia Arabar Errioxan
Upategi bat Labastidan, Arabar Errioxan. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azaroaren 3tik 9ra, Arabar Errioxako hamar upategik misio komertziala egingo dute Kaliforniako Estatuan dagoen Napa Valley eskualdera. Zonalde hori enoturismoaren erreferentea da mundu osoan.

Ekimen hori babesten dutela adierazi dute Arabako Foru Aldundiak eta Merkataritza Ganberak. Izan ere, horien ustez, San Frantziskotik hurbil dagoen eskualde horretan martxan jarri dituzten proiektu arrakastatsuak ezagutzeko aukera izango dute upategi arabarrek. Gainera, negozio aukera berriak ikusi ahal izango dituztela adierazi dute.

Foru erakundeak adierazpen batean gogorarazi duenez, Kaliforniako Napa Valley eskualdearen eskaintza enoturistikoak bost milioi pertsona baino gehiago erakartzen ditu urtero.

Arabako Merkataritza Ganberako eta Artevino-Izadi taldeko ordezkariek eta Luis Cañas, Casa Primicia, ABRA, Araco, El Conjuro del Ciego, Larchago, Domecq-Ysios, Pagos de Leza eta Solar Viejo upategiek osatuko dute Arabako ordezkaritza.

Borja Monje Arabako Nekazaritza diputatuak azpimarratu du upategi arabarrek gertutik ezagutu ahal izango dituztela eskualde estatubatuar horretan martxan dauden proiektuak: "ez dituzte alderdi turistikoak soilik ikusiko, baita ardoaren fabrikazioari, merkaturatzeari eta promozio ekintzei dagozkienak ere".

Gainera, Kaliforniako banatzaile eta inportatzaile nagusiekin topaketak antolatu dituzte. Izan ere, Mahasti Handien Hiriburuen Batzar Orokorra ari da ospatzen egun hauetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arabako berriak Ekonomia 2024 Arabako Errioxako ardoa albisteak Arabako Errioxako kuadrilla