Gizartea -
Abisu horia olatuengatik
Bi surflari erreskatatu dituzte Donostiako Zurriola hondartzan
Gazteak uretako motor batez baliatuta erreskatatu dituzte suhiltzaileek eta Gurutze Gorriko kideek.
Erredakzioa
Bi surflari erreskatatu dituzte eguerdian Donostiako Zurriola hondartzan, suhiltzaileek jakinarazi dutenez.
12:15ak aldera jazo da, Kursaal Jauregiaren parean, bi kirolariak olatu handiek harrapatu dituztenean. Zenbait suhiltzaile eta Gurutze Gorriko kide bertaratu dira, eta uretako motor batez baliatuta erreskatatu dituzte.
Segurtasun Sailak olatu handiak direla eta ezarritako abisu horia indarrean mantendu du, 3,5-4,5 metroko tamaina hartu bailezakete.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea