Gizartea -
Palman
Adingabeen argazki sexualak whatsappen zabaltzeagatik atxilotu dituzte
Ohar batean Poliziak azaldu duenez, bi atxilotuek neskatoen baimenik gabe ikastetxe bateko lagunen artean argazkiak zabaldu zituzten.
Erredakzioa
Espainiako Poliziak 15 urteko adingabe bat eta 19 urteko gazte bat atxilotu ditu Palman, bi adingabeen argazki sexualak whatsapp bidez zabaltzea egotzita. Poliziak azaldu duenez, neskatoek bidali zizkieten argazkiak bi atxilotuei.
Ohar batean Poliziak azaldu duenez, atxilotuek neskatoen baimenik gabe ikastetxe bateko lagunen artean argazkiak zabaldu zituzten. Whatsappeko talde batera ere bidali zituzten. Horrez gain, adingabeetako bati mehatxuak egin zizkioten, sare sozial batean argazkiak argitaratuko zituztela esanez.
Adingabeen gurasoek salaketak jarri zituzten eta, horrenbestez, poliziak ikerketa hasi zuen.