Gizartea -

Aldaketak

TAO ordenamendu berria Bilbon, abian

Ordenamendu berriak aldaketak ekarriko ditu. Besteak beste, azaroaren 6tik aurrera, ez da derrigorrezkoa izango autoan tiketa jartzea. Bestalde, zigorrak zorrotzagoak izango dira.

Ota Bilbo.
Ota Bilbo.
Ota Bilbo.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Trafiko eta Aparkamenduaren Ordenamendu (TAO) berria gaurtik aurrera egongo da indarrean. Honek aldaketa asko ekarriko ditu.

Adibidez, azaroaren 6tik aurrera, ez da derrigorrezkoa izango autoan tiketa jartzea. Izan ere, erabiltzaileak Internet bidez erositako tiket birtualak erabili ahal izango ditu.

Gainera, ordenamendu berriak 15 minutuz doan aparkatzeko aukera eskainiko du. Modu horretan, enkargu arin bat egin behar duten erabiltzaileek TAO guneetan utzi ahal izango dute autoa.

Zigorrak

Gehiegizko erabilerak saihesteko, asteazkenetik aurrera, zigorrak zorrotzagoak izango dira.

Zigor oso larrien kasuan (faltsifikatutako tiketak erabiltzea, anbulantzien tokian aparkatzea, minusbaliotasuna duten pertsonen lekuan autoa uztea edota minusbaliatuen txartelarekin iruzur egitea), 200 euroko isuna jarriko dute, eta, zenbait kasutan, aparkatzeko txartela kenduko diete erabiltzaileei.

Zigor larriengatik, 150 euroko isunak jarriko dituzte. Besteak beste, baimenik gabe zamalanetarako tokian aparkatzea, hiru orduko epea gainditu gabe leku berean autoa uztea eta baimenik gabe aparkatzea dira zigor larriak.

Bukatzeko, zigor arinengatik, 100 euroko isuna jasoko dute erabiltzaileek.

Zamalanen tokiak

Zamalanetarako gordetako lekuetan, 30 minutuz aparkatzea onartuko da. Leku horiek zamalanetarako soilik erabili ahal izango dira; beraz, ibilgailu industrialek bakarrik erabili ahalko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Bilboko Udala Bilbo Gizartea albisteak Aparkamendu arautua Euskadin