Gizartea -

Haize eta euri denboralea

Denboraleak hainbat arazo sortu ditu trenbide eta errepideetan

Tren zerbitzua guztiz etenda izan da hiru ordu eta erdiz, Oiartzun eta Gaintxurizketa artean, zuhaitz bat trenbidera erori baita.

Ireki dute Gaintxurizketa eta Oiartzun arteko trenbidea

0:47

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euri eta haize denboraleak hainbat arazo sortu ditu gaur goizean Gipuzkoan eta Bizkaian, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak azaldu duenez.

Gipuzkoan, Euskotrenen zerbitzua guztiz etenda izan da Oiartzun eta Gaintxurizketa artean, hiru ordu eta erdiz, 07:15ean zuhaitz bat trenbidera erori baita.

Ordu batzuk lehenago, 04:30ean, beste zuhaitz bat erori da Anoeta parean, eta, ondorioz, tren zerbitzua etenda izan da, 06:45 arte.

Errepideetan ere hainbat zuhaitz erori dira, haizeak botata. Hala, GI-2135 errepidean errei bat itxi behar izan dute, Lizartzan, Nafarroarako noranzkoan, eta beste bat GI-3440 errepidean, Hondarribian, Jaizkibelerako bidean.

Bizkaian, BI-2238 guztiz itxita egon da Ispasterren, eta errei bakarra izan da zabalik Lekeitiorako bidean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea