Gizartea -
Atxiloketa
Emakume bat atxilotu dute Irunen, alaba prostituziora bultzatzeagatik
Emakumezkoa kartzelatu egin dute, eta alaba, 14 urtekoa, Aldundiaren esku utzi dute.
Erredakzioa
Ertzaintzak emakumezko bat atxilotu zuen larunbatean Irunen (Gipuzkoa), alaba, 14 urtekoa, prostituziora bultzatzea egotzita. Adingabea Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen esku utzi dute, eta ama kartzelatu egin dute, epailearenera eraman eta gero.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, atxiloketa San Miguel auzoan egin zuten. Bertan, agente batzuek hiru emakume ikusi zituzten, gizon edadetu batekin hizketan. Une batean, emakume horietako batek gizonarekin komun publikoetara joatea agindu zion neska gazte bati.
Hori horrela, agenteak komunera joan ziren, eta gizonarekin eta neskarekin hitz egin zuten. Agureak aitortu egin zien neskatoaren amarekin ukipenak egitea adostu zuela, diru truke, baina esku dirurik ez zeramanez, azkenean ez zuela tratua gauzatu.
Agenteek ama atxilotuta eraman zuten, eta gizonezkoak gaur deklaratu beharko du epaitegian, inputatu gisa.