Gizartea -

Epaiketa

12 urteko kartzela zigorra, Bergaran pisukidea hiltzea egotzita

Epaiaren arabera, pisukidea hil eta etxeko leihotik Deba ibaira bota zuen. Kalte-ordain gisa gainera, 73.000 euro ordaindu beharko die hildakoaren gurasoei.

Bergara. Argazkia: EiTB
Bergara. Argazkia: EiTB
Bergara. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak 12 urte, sei hilabete eta egun bateko kartzela zigorra ezarri dio 2011ko martxoan Bergaran pisukidea hil zuen gizonezkoari. Antza denez, Caritasek baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonei utzi ohi dien pisu batean bizi ziren.

Kalte-ordain gisa gainera, 73.000 euro ordaindu beharko die hildakoaren gurasoei. Epaia behin-behinekoa da, izan ere, akusatuak apelazio helegitea jartzeko aukera izango du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean.

Akusatua eta hildakoa Caritasek utzitako etxebizitza batean bizi ziren 2010ean, baina bien arteko harremana "txarra" zen, epaiaren arabera.

Herri-epaimahaiak aho batez hartu du erabakia, eta frogatutzat jo du D.F.G. gizonezkoak pisukidea hil zuela labankadaz 2011ko martxoaren 10ean, eta, ostean, etxeko leihotik bota zuela gorpua Deba ibaira.

Hilketa gertatu eta bi egunera, etxean zituen gauza guztiak batu eta ihes egin zuen. Poliziak martxoaren 15ean atxilotu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea