Gizartea -

Frantzia

Berasategi 'doctor honoris causa' izendatu du Tourseko Unibertsitateak

Guztira sei Michelin izar ditu sukaldari donostiarrak. Frantziako unibertsitatea ohorezko doktore titulua jaso duen laugarren sukaldaria da.

Martin Berasategui sukaldaria doctor 'honoris causa' izendatu dute, Frantzian

1:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Berasategui Donostiako sukaldaria doctor honoris causa izendatu du Tourseko Unibertsitateak. Frantziako unibertsitatea ohorezko doktore titulua jaso duen laugarren sukaldaria da Berasategi.

Jean Bardet sukaldaria buru zutela, Frantziako 45 profesionalek osatutako taldeak erabaki du ohorezko doktore izendatzea, ''Frantziako sukaldaritzaren enbaxadore bikaina'' izateagatik.

Guztira sei Michelin izar ditu Berasateguik, mundu osoan zehar ireki dituen jatetxeetan. 14 urte zituela hasi zen sukaldean, familia negozioan. Dozena bat liburu argitaratu ditu, eta telebista kolaboratzaile lanetan ere aritzen da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea