Gizartea -
Urteurrena
Metro Bilbaok 18 urte bete ditu, 1.255 milioi bidaia egin ondoren
Metroak Bilboko Zazpikaleetatik Plentziara egin zuen bere aurreneko bidaia. Jose Antonio Ardanza lehendakariak inauguratu zuen.
Erredakzioa
Metro Bilbaok 18 urte bete ditu gaur, azaroak 11, 11:00etan. Egunean zehar hainbat ekitaldi egingo ditu hainbat geltokitan.
"Bizkaiko garraio publikoaren ardatza izateko jaio zen 1995. urteko azaroaren 11n. Goizeko hamaiketan puntu-puntuan hasi zen gizarteari zerbitzua ematen", gogoratu du Metro Bilbaok ohar batean.
Iragan ostiralean hasi ziren urteurrena ospatzeko ekitaldiak, Metro Bilbaok Nafarroa kalean duen egoitzan.
Metroak Bilboko Zazpikaleetatik Plentziara egin zuen bere aurreneko bidaia. Jose Antonio Ardanza lehendakariak inauguratu zuen.
Egun, metroak 40 geltoki ditu, eta guztira 1.255 milioi bidaia egin ditu dagoeneko.