Gizartea -

Hezkuntza Ministerioa

Europak Erasmus beketara bideratutako laguntza erdira jaitsi daiteke

Erasmus bekak ordaintzeko Europatik diru gutxiago helduko dela esan die Wertek Hezkuntza arloko erkidegoetako ordezkariei, ikasle kopurua kontuan izan ordez, herritar kopurua hartu nahi baitu Europak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erasmus beketarako herrialde bakoitzari esleitzen dion laguntzaren zenbatekoa ezartzeko irizpidea aldatzea aztertzen ari da Europa, Hezkuntza Ministerioroko iturriek aurreratu dutenez. Zehazki, unibertsitateetako ikasle kopurua kontuan izan ordez, herritar kopurua hartu nahi du kontuan Europak.

Iturri horien arabera, egun Espainiako 40.000 ikaslek dute Erasmus beka, eta, irizpide hori indarrean sartuko balitz, ''erdira'' jaitsi liteke zenbateko hori.

Jose Ignacio Wert ministroak Hezkuntza arloko bilera egin du gaur Madrilen. Asturiasko Hezkuntza Kontseilariak batzarraren ondoren azaldu duenez, Erasmus beketarako Europatik diru gutxiago egongo dela esan die Wertek bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea