Gizartea -
Iruñea
Gizon bat atxilotu dute adingabekoei abusuak egiteagatik
Akusatuak gazteen konfiantza lortzen zuen, eta, gazte askorekin saiatu bazen ere, sei baino ez zituen konbentzitu berarekin joateko.
Erredakzioa
Poliziak 69 urteko gizon bat atxilotu du, Iruñean, adingabekoei abusuak egiteagatik. Bere etxebizitzan 12 eta 14 urte bitarteko sei adingabekori abusuak egitea egotzi diote atxilotuari, Diario de Noticias egunkariak argitaratu duenaren arabera.
Akusatuak gazteen konfiantza lortzen zuen, eta, gazte askorekin saiatu bazen ere, sei baino ez zituen konbentzitu berarekin joateko. Gazteen konfiantza lortzeko, zerbait hartzera gonbidatzen zituen edo diru-kopuru txikiak ematen zizkien.
Atxilotuak aurrekariak ditu, ustelkeria eta sexu-abusuak egiteagatik. Poliziak ikerketa abiatu zuen, gazteekin zuen jokabidea susmagarria zela iritzita, eta horren ondorioz atxilotu dute.
Hainbat biktimarekin hitz egin ostean atxilotu dute 69 urteko gizona. Epaileak hura espetxeratzeko agindua eman du.