Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Langabezia da indarkeria matxista salatzeko oztopo nagusietako bat

Horixe ondorioztatu dute ikerketa batean. Izan ere, lana ez aurkitzeko eta baliabiderik gabe geratzeko beldurrak salaketa jartzea oztopatzen duela uste dute ia biktima guztiek.

Langabezia da indarkeria matxista salatzeko oztopo nagusietako bat. Argazkia: EiTB
Langabezia da indarkeria matxista salatzeko oztopo nagusietako bat.
Langabezia da indarkeria matxista salatzeko oztopo nagusietako bat. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adecco Fundazioak ikerketa bat egin du eta indarkeria matxistaren biktima izan diren 300 emakumeri inkesta egin die. Inkesta horrek agerian utzi du langabezia oztopoa dela indarkeria matxista salatu nahi duten emakumeentzat, hala pentsatzen baitute inkesta-erantzun duten emakumeen % 97ak. Izan ere, lana ez aurkitzeko eta baliabiderik gabe geratzeko beldurrak salaketa jartzea oztopatzen duela uste dute.

Gainera, biktima horien % 65ek ez zuten lanik erasoa jasan zutenean, eta % 85ek diote indartsuago egongo zirela eta lehenago salatuko zutela egoera lana izango balute.

Hori dela eta, ondorio honetara iritsi dira ikerlariak: "Enplegua da, ziurrenik, emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko tresna garrantzitsuena, biktimari egoera gainditzeko beharrezko autoestimua eta independentzia eskaintzen dizkiolako".

Horren harira, Arancha Jimenez Adecco Fundazioaren operazio zuzendariak ohartarazi du langabeziak "luzatu" egiten duela "indarkeria egoera". Horregatik, emakumeak lan merkatuan sartzeko politikak sustatzea eskatu du.

Inkestan parte hartu duten emakumeen % 88arentzat lana babes handia izan da indartsuago sentitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian