Gizartea -
Erasmus+
Erasmus programari zuzendutako aurrekontua handitu du Europak
Espainiak aurrekontu altuagoa izango du ikasleen mugikortasun programei zuzendu ahal izateko.
Erredakzioa
Europako Parlamentuak Europako ikasleen mugikortasun programei zuzendutako aurrekontua handitzea erabaki du. Programa horien barruan dago Erasmus programa.
Eurodiputatuek "Erasmus+" programaren aurrekontua handitzea erabaki dute. 2014-2020 urte bitartean 14.700 milioi euroko aurrekontua izango du. Horren baitan daude Erasmus bekak eta ikasleei zuzendutako beste hainbat programa. Hala nola, formazio trukea, bolondresgoa eta kirola bultzatzen dituzten programak jasotzen ditu. Aldeko 632 boto, aurkako 29 eta 30 abstentzio izan ditu ekimenak.
Aurrekontu igoera horrek Europako herrialdeetan izango du eragina. Aurreko epearekin alderatuz, 2014-2020 urte artean %58ko igoera izango du, 4.920 milioi euro inguru.
Espainiari dagokionez, unibertsitateko ikasleen mugikortasunari zuzendutako aurrekontua handitu egingo da. Europako Batasunak ezagutzera eman dituen datuen arabera, Espainiak 51,2 milioi euroko aurrekontua izan du 2013 urtean, eta 53,4 miilioi euroko aurrekontua izango du 2014an. hau da, %4,3ko hazkundea izango du.
Praktikak edo lan arloko formazioa ere jasotzen du Erasmus+ programak. Ekimen horrek 2.510 milioi euroko aurrekontua izango du. Helduen formaziora, berriz, 576 milioi euro zuzenduko dira. Europar Batasunak, gainera, 12.000 euro edo 18.000 euro arteko maileguak eskainiko dizkie masterrak edo programak egiten ari diren ikasleei. 517 milio euro bideratuko ditu laguntza horietara.
Horrez gain, indarkeriari, bazterketari edo dopiniari aurrek egiko ekimenak bultzatuko ditu.