Gizartea -
Madrilen
Extremoduroren azken diskoa Interneten eskegitzeagatik atxilotu dute
Diskoa salgai jarri baino hilabete lehenago Interneten eskegi zuen, 10 euroren truke saltzen saiatu zen eta 60.000 deskarga lortu zituen.
Erredakzioa
31 urteko langile bat atxilotu du Guardia Zibilak, Extremoduro rock taldearen azken diskoa Interneten eskegitzea egotzita. Diskoa salgai jarri baino hilabete lehenago Interneten eskegi zuen, 10 euroren truke saltzen saiatu zen eta 60.000 deskarga lortu zituen.‘Agila’ operazioaren arduradunek agerraldia egin dute gaur, atxiloketaren nondik norakoak azaltzeko. Jose Luis Perez Promusicaeko pirateria arduraduna ere bertan izan da.Operazioa Alcorcon eta Mostolesen egin dute. Diskoak ekoizten dituen biltegi bateko langilea atxilotu dute, ‘Para todos los publicos’ Extremoduroren azken lana lapurtu eta Interneten eskegitzeagatik.Guardia Zibilak eta Promusicaek azaldu dutenez, aurreneko aldia da Interneten disko bat eskegi duen pertsona bat atxilotu dutena. Guztira, 120.000 euroko galerak eragin dituela azaldu dute, legez kanpoko 60.000 deskargak zenbatu kontuan hartu gabe.Atxilotua ez da Extremoduro taldearen jarraitzailea, baina salgai ez dauden diskoak lortzeko duen “erraztasuna” adierazi die bere lagunei, poliziaren arabera.