Gizartea -
'Prestige'ren hondoratzea
Galiziako Gobernuak 'Prestige' auziko epaiaren aurka egingo du
Kalteak "norbaitek" ordaindu behar dituela uste du Galiziako Xuntak.
Erredakzioa
Galiziako Gobernuak Auzitegi Gorenera joko du, 'Prestige' petrolio-ontziaren hondoratzearen auziko epaiaren aurka helegitea jartzeko, Alberto Nuñez Feijoo Xuntako presidenteak jakinarazi duenez.
"Ez gaude pozik epaiarekin, (epaileek) ez dutelako erantzukizun ekonomikorik ezarri", azaldu du Nuñez Feijook. Horren esanetan, Galiziako Gobernuak Estatuko Abokatutzarekin eta Fiskaltzarekin koordinatuko du helegitea.
Coruñako lurralde auzitegiak absolbitu egin zituen hiru akusatu nagusiak (Apostolos Mangouras kapitaina, Nikolaos Argyropoulos makinetako arduraduna eta Jose Luis Lopez Sors Itsas Merkataritzako zuzendari ohia), ingurugiroaren aurkako delituen kasuan, eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra ezarri zion kapitainari, desobedientzia delitu larri bat egotzita.
Epaiaren berri izan eta gero, "norbaitek" kalteak ordaindu behar dituela deitoratu zuen Galiziako Xuntak.