Gizartea -
Emakumeen Kontrako Indarkeria
Emakume bat hil da Madrilen, bikotekideak emandako kolpeen ondorioz
Emakumea hil ondoren, erasotzaileak 112 larrialdi zerbitzura deitu du, hilketa aitortzeko.
Erredakzioa
Gizonezko batek bere bikotekidea, 44 urteko emakumea, hil du, bortizki kolpatuta, gaur goizaldean, Madrilen, Torrelagunan. Ondoren, erasotzaileak berak 112 larrialdi telefonora deitu du, hilketa aitortzeko. Aurretik baina, bizilagun batek deitu du larrialdi zerbitzura, gizon bat emakume bat gogor kolpatzen ari zela jakinarazteko. Guardia Zibila eta SUMMA osasun zerbitzuko langileak esandako lekura joan dira, baina ordurako emakumea hilda zegoen: aurpegian eta buruan zituen kolpeak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea