Gizartea -
Gertaera
Motor gidari bat hil da Bilbon izandako istripu batean
Ezbeharra hiriburu bizkaitarreko Montevideo etorbidean gertatu da eta istripuan ez da ibilgailu gehiagorik izan. Hildakoa Barakaldoko 48 urteko gizonezkoa da.
Erredakzioa
Barakaldoko motor gidari bat hil da gaur, igandea, Bilbon, Montevideo etorbidean oinezkoen babesgune baten kontra talka egin eta gero, hiriburu bizkaitarreko Udaletik jakinarazi dutenez.
Istripua 01:00 jotzear zirela gertatu da, aipatutako etorbidean, autobide berriko sarbideen parean, Zorrozarako noranzkoan.
Oraindik ezagutzen ez dituzten arrazoiak zirela medio, motorraren gidariak, 48 urteko barakaldoar batek, oinezkoen babesgune baten kontra talka egin du, eta bertan hil da; antza ez da ibilgailu gehiagorik izan istripuan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea