Gizartea -

Bikote batek

Bere buruaz beste egin dute Parisen, 'heriotza goxoa' aldarrikatuz

86 urteko bikote baten gorpuak aurkitu dituzte Parisko hotel batean, "heriotza goxoa" izateko eskubidea aldarrikatuz idatzitako gutun baten ondoan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

86 urteko bikote baten gorpuak aurkitu dituzte Parisko hotel batean, "heriotza goxoa" izateko eskubidea aldarrikatuz idatzitako gutun baten ondoan, Le Parisien egunkariak jakitera eman duenez.

Gorpuak hoteleko langile batek aurkitu zituen, ostiralean, gosaria eramatera joan zitzaienean.

Bikotearen seme batek azaldu duenez, "elkarrekin ez egoteari eta dependentziari heriotzari baino beldur handiagoa zioten". Antza, euren buruaz beste egiteko erabakia "aspalditik" hartuta zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Parisen? Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Ostatuei buruzko albisteak